XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KRISTAUTASUNA AZIERANGure biziaren aldi auetan alkarren aurka agertzen diran bi jokera ari zaizkigu, gizonen eta gizartearen biotza irabazteko naiean: Kristautasuna ta erlijio-gabekotasuna.
Bi asmo oiek eztira gaur ez eta aurtemein ere jayo ta mokoz-moko azaldu; biak dira zarrak, biak eragikorrak eta biak alkarrengandik oso aldenduta.
Baña bien elburua berbera da: gizona ta gizadi osoa irabaztea; lenengoaren xedea Yainkoa`ri ororen gogoak eskeintzeko ta gizon guziak Bera`rengana eramateko; bigarrenarena, ezta orren argi agertzen, eta bayezkoaren zentzunaz baño ezezkoarenaz berezikiagoa ikus dezakegula esango genuke.
Noski, bietan siñismena dugu erdi-erdian dabillena; lenengoari, jakiña, siñismenak eusten dio; bigarrenarentzat, berriz, siñismena oztopoa da ta siñismenik gabe ibilli nai du bere urrats eta jokabide guzietan.
Eta kristautasuna Yainkoa`renganako siñismenez beterik dagokigu.
Oraingoan eta gure inguruko Erri`etan, ezkerrezkoak deitzen diran alderdi ta talde guziek, beren egitarauetan, erlijio-gabetasuna agerrerazten dute asmo nagusi ta berezienetakoa bezela; ta Erri bakoitzean agintzaritza oiek eskuetaratu ezkero, garbi iragartzen digute gizarte-bizi osoan eta irakaskintzan batez ere jarri-eraziko dutela.
Ortaz eztago zalantzik eta gurasoai eztiete galdetuko beren semeentzat nolako ikastola nai-izango duten; nai ta nai ez, aur guzientzat aziera berdin izango da, erlijio-gabekoa.
Jokera ori askorentzat, indarkeria baño besterik ezta izango, baña ezkertarrek ere ongi dakite on zaienean indarkeria erabiltzea; bost ajola orduan gizonaren eskubideaz.
Azkatasuna oyukatzen dute ao-betean, baña ondo erakusten digute azkatasuna beren egokitasunerako bakarrik nai dutela.